YA ESTÁ A LA VENTA EL CD "CANTOS DE CONTENTO"

SOS AFRICA- Afrikarekiko Elkartasun Zerbitzua Garapenerako elkarkidetzako erakundea da. Haren helburu eta egitasmo garrantzitsuenen artean, haur eta gazteenganako arreta da azpimarragarria. Txirotasunaren itzalaren azpian dauden eremu horietan diren arazoen tamainaz jabetuta, SOS AFRICAk hainbeste ezbehar, ahal den heinean, konpontzeko beharrezko bideak bilatu nahi ditu, “biderik gabe konponbiderik ez” dagoelako uste osoan. Bere helburuekin uztartuz, SOS AFRICA - Afrikarekin Elkartasun Zerbitzuak “Cantos de Contento” (Poz Abestiak) egitasmo diskografikoa jarri du abian.

ZER DEN

“Cantos de Contento” beren ekitaldi liturgikoak girotu nahi dituzten mundu guztiko kristau komunitateei opatzen diegun kantu baliabidea da. Egiatan uste dugu kantuok helburu hori lortuko dutela.

“Cantos de Contento” elkartasun proiektua ere bada eta bere onuradun nagusiak Kenyako eskualde pobre eta ahaztuetako neska-mutikoak dira, zeinen miseria eta etsipena zuzenean ikusi eta konpartitu duten. Zure laguntza behar dute benetan.

NORTZUK

a) Musikagilea

Musikagilea Nguema Emaga Eyui da. Ekuatore Gineakoa da, txikitan Ama Kontzepzionisten eta Andre Maria Sortzez Garbiko bertako lekaimeen arretapean hazi zen. Batxilergoa aita klaretarrekin egin zuen Espainian, Castro Urdialesen eta Granadan. Teologia Ikasketak egin zituen Granadako Teologia Fakultatean eta Catalunyako Teologia Fakultatean (Sant Cugat eta Bartzelona), non Doktoretzako ikastaroak bukatu zituen. Inkulturazioaren Teologiaren defendatzaile, Emaga Eyui Teologian lizentziatu zen Catalunyako Teologia Fakultatean eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Bartzelonako Unibertsitatean.

b) Serora abeslariak

Disko hau serora parte-hartzaileen ikaragarrizko ahaleginaren ondorioa da. Guztiak kenyatarrak dira eta beren eskualdeak miseriak, goseak, lehorteak eta gaixotasunak zigortuta daude, horregatik erabaki dute hola aritzea, betiere beraien komunitateek babesturik.

Hemen Afrikarako laguntza ofiziala lortzea zeinen zaila den ohartuta, Jaungoikoaren eta kristauen laguntzarekin hainbeste ezbehar konpondu ahal izateko bideak bilatzea erabaki dute.

“Jaungoikoari erreguz, kantuari mailuz”. Beren otoitza ekintzatzat hartzen dute; beren kontenplaziozko bizitza aktibotzat; besteei dieten maitasuna eraginkorra behar delakoan daude (“hobe dira lanak, ezi ez erranak”).

Egun seroretako batzuk era aktiboan aritzen dira lanean SOS AFRICArekin, euren jatorrizko aldeetako haur populazioen bizi baldintzen hobekuntzarekin erlazionaturiko egitasmoetan.

“Poz Abestiak”en edizio honetan serora hauek hartu dute parte:

1        REGINA MBITHE MBITHI

2        ROSALIA MWELU MUTHOKA

3        CATHERINE MWIKALI NZIOKI

4        JANE NDUKU KALOKI

5        JACINTA MUTIO MUITYA

6        CHRISTINE NGAMI MASAVU

7        MARY MUSEMBI

8        ROSE MARY MUENI

9        JULIANAH KANINI KILONZO

10    ELISABETH MBOVI MUTISYA

c) Zorionez, parte hartu duten serora guztien komunitateek ulertu dute egindakoa eta beren laguntza eman diete. Ondorengo komentuetatik datoz:

·        Karmeldar serorak

Amor Divinoaren monasterioa

Tárrega (Lleida)

·        Karmeldar serorak

Karmengo Jainkoaren Amaren monasterioa

Vilafranca del Penedés (Bartzelona)

·        Karmeldar serorak

Gizakundearen monasterioa

Bartzelona

·        Mesedetako serorak

Mesedetako Serora Oinutsen komentua

Arcos de la Frontera (Cádiz)

NORENTZAT

Onuradun nagusiak arestian aipatutako eskualdeetako populazioak izango dira, bereziki Kenyakoak, eta bereziki neska-mutikoen eskolatzean eta hezkuntza azpiegituren eraikuntzan eraginen da. Seroretariko batek idatzi duen bezala, “nire herria oso txiroa da.

Hara joaten naizen batzuetan, bihozmina ematen didate hain txirotasun handiak eta haurren sufrimenduak; umezurtz eta aitarik gabeko haur asko dago. Maiz etxera etortzen zaizkit eskolara joan ahal izateko aita-amabitxiak bila diezazkiedan eskatzera, baina nik ez dakit zer erantzun”.

Beste gabezia batzuk direla eta (urik ez dago, adibidez), “nire ustez, garrantzitsuena haurrak ondo hezita handitu ahal izatea eta etorkizun hoberako laguntza izatea da. Horregatik, behar guztien artean, haurren hezkuntzaren alde egiten dut”.

KANTAK

Abesten dituzten kantak gazteleraz daude, eta bik katalan bertsioa dute. Azpimarratu behar da guztien ama hizkuntza kanba dela; beren herrialdeko hizkuntza ofizialak kiswahilia eta ingelesa dira; beren adopzio-hizkuntzak bi dira gaur egun: gaztelera eta katalana.

Kantatu ahal izateko, ahoskera ahalegin txalogarria egin dute. Eta emaitza ona da. “poz abesti” hauek munduko edozein lekutan kanta daitezke, edozein gaztelaniadun kristau komunitatetan.

“Cantos de Contento” honek, Bibliako eta Afrikako ohiturekin bat eginez, kanta alaiak eskaintzen ditu komunitate dinamikoenen ekitaldi liturgikoak animatzeko, Jainkoa goresteko baliabide guztiak erabiliz: txaloak, poz garrasiak, gorputz mugimenduak, dantza eta abar.

NON ETA NOIZ

Bartzelonan egin zituzten grabaketak, SOS AFRICAREN egoitzan, maiatzaren 22tik 25era, biak barne. Diskoaren argitalpena eta aurkezpen ekitaldi publikoa Bartzelonan uda ondoren egiteko asmoa dago.

Beste hiriburu batzuetan aurkezpenak egiteko datak jarriko dira. Grabaketak egin baino aste batzuk lehenago, serora bakoitzari bidali zitzaizkion “Cantos de Contento” proiektuaren azalpen dossierra eta ikasi beharreko kantak zituen CDa.

Bartzelonan egonik, entsegu orokorra egin zen guztiekin. Abestiak ikasita zituzten, bai horixe. Soilik doikuntza xume batzuk egin behar izan ziren eta horrek ahalbidetu zuen ‑eta nahiko ongi‑ grabaketen arintasuna.

PROMOZIOA

Jarritako helburuak lortzeko asmoz, SOS AFRICAk kristau instituzio guztien, parrokia, komentu eta elkarteen eta oro har komunikabideen (telebistak, irratiak, egunkariak, aldizkariak, e.a.) laguntza eskatuko du.

ESKARIAK

Eskariak egin ahal izango dira:

1        Posta arruntaz (jasotzean ordaintzeko)

2        Dirua banku kontu batean sartuz

3        Posta elektroniko bidez

4        Interneteko orrialdetik

5        SOS AFRICAren egoitza nagusian

6        Erlijio musika saltzen duten liburu eta disko dendetan

7        Telefonoz: 93 412 66 77 – 902 42 62 62